XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bi alderditan ikusiko genuke ekintza hau: 1.- Hizkuntza alderdian: Irakaskintzan bere helburu nagusia hizkuntzaren bidez ematen da.
Haurra jakintzara irixteko transmisio tresnarik nagusiena hizkuntza da.
Ez bakarrik hizkuntza ikas dezaten, beraren bidez jakintza har dezaten baizik.
Hizkuntza irakaskintzan elementurik nagusienetarikoa da, bai jakintza hartzeko prozesuan, baita izango dituen ondoriotan.
2.- Irakaslearen etengabeko prestaera.
Ofizio mota hau beti ikasten: jarduteko horietakoa da.
Nor denak bere lanetik makina bat ikas dezake.
Bere lanez kanpo ere hainbat ikastaro egiteko aukera izaten da nahi duenarentzat.
Irakaslea, irakaskintza prozeduran faktore garrantzizkoa da.
Berak egokitu behar baititu gaiak haurraren neurrira, ez alderantziz.
Adibidez, buruz hainbat formula almazena erazi nahi izaten zaie.
Normalki fisikako klase batetan elektrizitatearen alor baten berri, honako eta beste antzeko formulaz ematen zaie:
Ondoren hori ongi ikasi duenak izango du saria, besteak ez.
Baina beste era honetakoa ere izan daiteke: Eskola batean, ikastaro erdia igaro ta gero honi zegokion azterketa irakasleak agertu zuenean, ikasle guztiek klasetik aldegin zuten.
Azterketa gaia hau zen:
Ikasleak eskolatik aldegin zuten denak, kanpoan txostenak, instalapen egokiak bilatzera eta haiek oinarritzat harturik beren esamineko lana prestatzera.
Irakaslearen bidez klase xehetako haurrak benetako jakintza batetara hel daitezke.
Haur hauentzako eskolarizapena akulturazio bat da eta askotan, beren gizarteko baloreak eta jakintza soziala utzi beharrean arkitzen dira.
Irakaslegoak etika berri baten jabe egin behar du, ikasleen lana ahal den zuzenenik balora dezan.
Irakasleak,
Ikaslearen borondate ona eta bere erantzunkizun zentzua ere baloratu behar ditu.
Irakasle gehienok erromantiko samarrak gara.
Ideia aldetik aurrerakoiak ohi gara, baina ikaslearen neurt garaia etortzen denean... orduan ez dakit nolako inkongruentziaz jazten garen.
Guk geurok txartzat jotzen ditugun prozedura berdinez epaitzen ditugu haurrak.